PARTAIDEAK

Itxaso Azkonobieta
Bea Azurmendi
Ane Badiola
Loida Ball
Maider Barrutia

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

BIKOTEEN JOLASA, ANE

https://drive.google.com/file/d/0Bx6OPINxi2B2V09aNFlGb3BkM2c/view?usp=sharing



Ane Badiola Campos

EDILIM: ITSAS-ANIMALIAK

Hau da Edilim-ekin egin dudan itsas-animalien jarduera.

https://drive.google.com/open?id=0Bx6OPINxi2B2ZjMxMWU0TUdsUTQ

Beatriz Azurmendi
BELDURRAREN JARDUERARAKO MUSIKA

 Hurrengo esteketan beldurra emozioaren jardueran erabilitako musika eskuragarri duzue:

https://www.youtube.com/watch?v=f9gZcuKq4FI

https://www.youtube.com/watch?v=PeN5IKRC3hg

MUSIKATE: BELDURRA

  



EMOZIOAK: BELDURRA
Lehen Hezkuntzako Gradua













Taldea:


31 GA1 GO2 01


Egileak:


Itxaso Azkonobieta
Beatriz Azurmendi
Ane Badiola
Loida Ball
Maider Barrutia


AURKIBIDEA:


  1. Konpetentziak ______________________________________________ 1.or


  1. Helburuak _________________________________________________ 1.or


  1. Edukiak ___________________________________________________ 1.or


  1. Jarduera zertan datza ________________________________________ 2.or


  1. Espazioa eta materiala _______________________________________ 3.or


  1. Denbora __________________________________________________ 3.or


  1. Ebaluazio irizpideak _________________________________________ 3.or


  1. Estrategia metodologikoak ____________________________________ 4.or


  1. Eranskinak ________________________________________________ 4.or

1.- Konpetentziak


Jarduera honekin landu nahi ditugun oinarrizko zehar-konpetentziak honako hauek dira:


  1. Hitzez eta hitzik gabe komunikatzeko konpetentzia


  1. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia


  1. Elkarbizitzarako konpetentzia


  1. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia


  1. Izaten ikasteko konpetentzia

2.- Helburuak


  1. Haurrak haien pentsamendu eta sentimenduak adieraztea (1.1. 1.2. eta 1.5. konpetentziak)


  1. Haurrek beldurrei aurre egitea (1.5.)


  1. Haurrek beldur asko irrazionalak direla eta imajinazioak bertan paper handia jokatzen duela ulertzea (1.2. eta 1.5.)


  1. Haurrek beldurra sentitzeaz gain, besteei beldurra ematea eta ekintzan parte hartzea (1.4.)


  1. Haur guztiek elkarri errespetatuz ekintzan parte hartzea eta taldean lan egitea (1.3. eta 1.5.)


  1. Beldurra lantzean, besteen lekuan jartzea, enpatia garatzea (1.3.)

3.- Edukiak


Jarduera honetan garatuko ditugun edukiak hiru multzotan sailkatu ditugu, Heziberri 2020 planaren eredua jarraituz:


  1. EDUKI KONTZEPTUALAK:


  • Beldur desberdinak ulertu (2.3 helburuak)


        2. JARRERAZKO EDUKIAK:


  • Talde lanaren balorazioa (2.5)
  • Inklusioaren balorazioa (2.5.)


  • Enpatiaren balorazioa (2.6.)


  • Inplikazioaren balorazioa (2.1. eta 2.4.)


         3. PROZEDURAZKO EDUKIAK:


  • Emozioen ahozko adierazpenaren erabilpena (2.1.)


  • Adiskidetasunaren erabilpena (2.5.)


  • Kooperazioaren erabilpena (2.4.)

4.- Jarduera zertan datza


Gure jarduera beldurraren emozioa lantzeko erabiliko dugu. Haur taldea bitan banatuko dugu, eta jarduerak bi ariketa ezberdin izango ditu. Lehenik, talde erdiak beste erdiari beldurra ematen saiatuko da, eta gero alderantziz.


Lehenengo ariketan, entzumenaren bidez ikasleek beldurra pairatuko dute. Ume hauen begiak estaliko ditugu, ezer ikusten ez dutela ziurtatuz. Orduan, beste haurrek hauei beldurra ematen saiatuko dira, soinuak eginez (musika instrumentuekin, beraien gorputza erabiliz…), eta horretaz gain, ordenagailua erabiliko dugu musika beldurgarria jartzeko.


Bigarren ariketan, aurreko ariketan beldurra sortu dutenek entzumenaren bidez eta ukimenaren bidez beldurra pairatuko dute. Hauei ere begiak estaliko dizkiegu; guk beldurrezko istorio bat kontatuko diegu, giro beldurgarria eratzeko, eta girotzeko musika ere ipiniko dugu. Istorioa kontatzen dugun bitartean, begiak estali gabe dituzten haurrek besteei ukimenaren bitartez beldurra ematen saiatuko dira, adibidez, lepoan armiarmak dituztela esaten dugunean, hatzekin lepoa ukituz.


Bi jarduera hauek bukatzen ditugunean, ume guztiak bilduko ditugu eta beraiekin hausnarketa txiki bat egiten saiatuko gara. Hemen, beldurra eragin daitekeen zerbait dela ikus dezaten saiatuko gara, batzuetan irrazionalak direla eta beraiek sortu ditzaketela.

5.- Espazioa eta materiala


Gure jarduera burutzeko, iluntasunean gera daitekeen gela bat beharko genuke. Izan ere, gure emozioa beldurra denez, hasiera-hasieratik haurrak giro horretan murgildu nahi ditugu. Egokiena iruditzen zaiguna musika gela da, edo ordenagailu gelan dagoen gela txikia. Beharrezko guztia honakoa da: ordenagailua eta bozgorailuak (edo musika ekipo txikia), musika tresnak, begiak estaltzeko zapiak eta iluntasuna.

6.- Denbora


Haur talde bakoitzarekin 30 minutu egongo garenez, bi ekintza ezberdin burutuko ditugu. Horretarako haur talde bakoitza bitan banatuko dugu. Lehenengo 3 minutuetan harrera egingo diegu, gure burua aurkeztuz eta zer espero duten galdetuz. Jardueraren ekintza bakoitza 10 minutukoa izango da gutxi gora behera, eta bukaeran 7 minutuko tartetxo bat hartuko dugu azalpentxo bat emateko, jarduerari buruzko hausnarketa egiteko eta haurrek ebaluazioa egiteko. Momentu honetako helburua haurrek beldurraren aurrean nola sentitu diren esatea eta haren inguruan zer pentsatzen duten adieraztea da.

7.- Ebaluazio irizpideak


Jarduera hau ebaluatzeko, bi ikuspuntu desberdin erabiliko ditugu: lehenik eta behin, haurrek jardueran bertan gure ekintzak ebaluatuko dituzte eta ondoren, guk gure burua eta baita aurretiaz, jardueraren helburuak bete diren edo ez baloratuko dugu. Gure jarduera arrakastatsua edo ez izan den jakiteko, ebaluazio-irizpide hauek erabiliko ditugu, gorago aipatu ditugun helburuekin lotuta daudenak:


  • Haurrek beraien sentimenduak ahoz edo gorputzaren mugimenduekin adieraztea.


  • Beldurrari aurre egitea ekintzan parte hartuz eta aktiboki jardunez, beldur batzuk irrazionalak izan daitezkeela ulertuz.


  • Taldean jardutea, beti kideak errespetatuz.


  • Taldekideei beldurra sentiaraztea.


  • Beldurra lantzean, besteen lekuan jartzea, enpatia sentituz.


Honetaz gain, ikasleen iritzia ere kontuan hartu nahi dugu, horregatik, haiek gu ebaluatzeko hiru kartulinazko aurpegi egingo ditugu: bat alaia (berdea), beste bat serio (horia) eta azkenekoa triste (gorria), hauen esanahiak honakoak dira: ongi/bai, erdi-purdi/ez asko eta gaizki/ez. Haurrei hurrengo galderak egingo dizkiegu eta jarraian beraiek lerroetan jarriko dira erabakitzen duten aurpegiaren atzean:

  • Nola sentitu zarete?
  • Benetan beldurra sentitu duzuela uste duzue?
  • Konturatu zarete askotan, beldurra imajinazioak sortzen duela?
  • Beldurrari buruz jarduera hau egin aurretik baino gehiago dakizuela uste duzue?
  • Ekintza burutzen ari zinen bitartean, gai izan ahal zarete beldur hori kontrolatzeko? (kuadeatzeko)
  • Jarduera hasieran espero duzuena bezalakoa izan da?

8.- Estrategia metodologikoak

  • Konfiantzazko giroa sortu
  • Ikaskuntza modu aktiboan eraman
  • Ahozko komunikazioa erraztu
  • Ikasitakoa ikasgelatik kanpoko errealitatearekin lotu
  • Errespetua bultzatu

9.- Eranskinak


Jardueretako bat burutzeko, istorio bat asmatu dugu beldur-emozioa sortu ahal izateko. Istorioan bertan, zenbait soinu eta zarata egingo beharko dituzte haurrek, eta hori parentesi artean adierazi ditugu. Beraz, jarraian egindako istorioa erantsiko dugu:


Duela 20 urte, unibertsitateko eraikin honetan bi ikasle berandu arte lanak egiten eta ikasten egon ziren. Ikasleek Ibai eta Sara izena zuten eta unibertsitatean beraien lehenengo urtea zen.


Gaueko 9ak ziren eta berandu zenez, etxera joatea erabaki zuten; korridorera atera zirenean argi guztiak itzalita zeudela konturatu ziren. Ilunpean, ahal zuten moduan ateraino iritsi ziren baina, eraikineko atea itxita zegoen. Ezin ziren atera.


Bat-batean, haize korrontea nabaritu zuten (tutuak) eta gertu zegoen leiho ireki baten soinua entzun zuten “kan, kan, kan”. Hasieran, beldurtu egin ziren baina jarraian, leihoa kalera ateratzeko bidea izan zitekeela pentsatu zuten. Beraz, leihora hurbildu ziren. Sara aulki baten gainean igo zen leihotik atera ahal izateko eta Ibaik bitartean aulkia heldu zuen, Sara lurrera erori ez zedin. Baina une hartantxe Ibaik norbaitek hankatik heldu eta tira ziola nabaritu zuen: “aaaaaaah!”.


Orduan, Sara aulkitik erori zen (aulkia botatzearen soinua), baina Ibaik hanka askatzea lortu zuenez, Sarari lurretik altxatzen lagundu zion. Beldurraren beldurrez, biek korrika alde egin zuten, euren atzetik norbait edo zerbait jarraika zutelarik (oin soinua).


Halako batean, igogailu batekin topo egin zuten eta barrura sartu ziren bertan salbu egongo zirelakoan. Ateak itxi ziren, baina igogailuak ez zuen ez behera ez gora egiten. Urduri, botoi guztiak jotzen zituzten bitartean, norbait igogailuko atea kolpatzen hasi zen (kolpeak jo). Bat-batean kolpeak gelditu egin ziren.


Geroztik eraikin honetan inork ez du gertatutakoaren inguruan hitzik egin; isilpean mantendu nahi dute. Gaur egun ere, gauetan, unibertsitateko argiak itzaltzen direnean, korridoreetan ahotsak entzuten omen dira.

ARTEFAKTOAREN BIDEOA

Hemen uzten dizuegu gure artefaktoaren bideorako Youtubeko esteka. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Eskerrik asko!


DEKALOGOA ETA ARTEFAKTOAREN BEHIN BETIKO ZEHAZTAPENAK

DEKALOGOA


-GAIA: Animalienganako tratu txarrak


1- XII. mendetik gaur arte, zezenen korridak indar handia izan dute gure lurraldean. Tradizioak jende asko erakarri izan du eta badaude batzuk gertaera hau, artea kontsideratzen dutenak.  Baina ze puntutaraino da artea animalia baten bizitza bukatzen dugunean?


2- Animalia batzuen produktuak interes handikoak dira gaur egun gure merkatuan (bai haragiarengatik, azalarengatik eta baita animaliek sortzen dituzten produktuengatik ere). Animalia hauek produktuak etengabe eman ahal izateko, espazio oso txikietan sartzen dituzte, mugitzeko lekurik ere ez duten tokietan. Leku hauetan bizirik dirauten bitartean, hainbat produktu kimiko ematen zaizkie, beraien organismoan efektu egin eta produktua azkarrago sortu ahal izateko. Honen bitartez, animaliak modu natural batean emango lukeen produktuak baino askoz ere produktu gehiago ematea lortzen dute, edota haien gorputzak (edo gorputz-atalak) modu bizian handitzen dituzte; gero merkatuan saldu ahal izateko.


3-Animalien larru-azalak gaur egun gizartean duen balioa izugarria da, poltsak egiteko, txaketak, alfonbrak… baita beraien buruak sari bezala marko batean jartzeak ere. Animalia horiek hiltzea, harro egoteko arrazoia dela ematen du horrelakoetan.   


4-Milaka espezie desagertu dira kontrolik gabeko ehizagatik eta beste horrenbeste ere arriskuan daude. Badira halaber, zenbait lege hau ekiditeko, baina oraindik zenbait lekutan ez dira betetzen.


5-Gizakiok apustuak egiteko animaliak erabiltzen ditugu maiz; oilarren arteko borrokak, idi probak… animaliak dopatuz beraien gaitasunak muturreraino iristeko. Horrela, animaliak hiltzeko arriskuan jartzen dira, baina besteei irabazteak besterik ez die axola.


6- Animaliak erakusketa modura erabiltzen dira, bai etxeetan, zoologikoetan… Batzuetan animalia horiek beraien bizi-lekutik harrapatuak izaten dira, besteak ordea jaiotzatik kaiolan bizitzera kondenatuak daude.


7- Askotan gizakiok animaliak gure irudia hobetzeko erabiltzen ditugu. Arrazoi honengatik, politena den txakurkumea erosten da, arraza garbikoa, eta benetan gure laguntza behar duten edo tratu txarrak jaso dituzten animaliak ez dira adoptatzen. Animaliak pentsatu gabe erosten edo adoptatzen ditugu, eta gero gure baldintzak aldatzen direnean (etxe txikiago bat, arazo ekonomikoak, umeak, txakurkumeak…) bi aldiz pentsatu gabe hauek kalean uzten ditugu, bazterturik. Zortea daukatenak beste familia batean bukatzen dute, baina asko eta asko kalean gelditzen dira hiltzen diren arte.


8- Industria kimikoak animaliak erabiltzen ditu ekoizten dituen produktuak (makillajea, gorputza zaintzeko produktuak, medikamentuak…) frogatzeko. Bereziki toxikotasun frogak egiten dituzte eta izugarrizko kalteak izan dezakete animalien organismoetan, heriotza eragin arte.


9- Gaur egun, estatu mailan animaliak babesten edota laguntzen dituzten elkarte ugari daude. Honelako organizazioek, bolondresen laguntza edota donazioak jasotzen dituzte aurrera jarraitzeko; gobernutik laguntzarik ez lortu arren. Beste aldetik, ordea, tradizioan oinarritutako ekitaldiek (adib. zezen korridak) diru-laguntza handiak jasotzen dituzte organizazio publikoetatik, interes kulturaleko jardunaldiak direla justifikatuz.


10- Lehen Hezkuntzako klaseetan haurrei animaliekiko maitasuna eta honek suposatzen dituen balioak transmititzen zaizkie. Hau egiteko, jarduera desberdinak planteatzen dira, non haurrek klaseko maskota bat duten eta astero batek zaindu egin behar duen. Hala ere, kontraesan bat suposatzen du ikastetxeetan animalien zainketarako balore horiek transmititzea eta gizartean balore horien kontrakoa ematea.


-Artefaktua nola egingo dugu:


Animaliekin barrabaskeria handiak egiten dira, hala nola, animaliei azala kentzea, zezenketetan zezenak torturatu eta hiltzea, laborategietan animaliekin frogak egitea, etxeko animaliak gaizki tratatzea eta zenbait animalia galkatzea edo gizentzea gizakiaren kontsumorako. Hau guztia salatzeko honako hau pentsatu dugu:


Aipatutako tratu txar bakoitzeko argazkiak internetetik hartu eta guk hori pertsonengan burutzea nolakoa izango litzatekeen irudikatuko dugu. Gure buruak makilatu eta jantziko ditugu egoera horien antzekoak izateko eta argazkiak aterako ditugu.


Horrez gain, gure artefaktua aurkezten dugun eguna baino lehenago, irakasle eskolako korridoreetan, animalien argazkiak eta gureak jarriko ditugu. Honekin, jendearen erantzunak eta jarrerak ikusi eta bideoz grabatuko ditugu; izan ere, gure helburua jendearengan inpaktua sortze da.


-Materiala:


  • Argazki kamara/Bideo kamara
  • latex likidoa
  • animalien argazkiak
  • Inbutu bat
  • odol artifiziala
  • Makillajea
  • Kartulinak eta errotulagailuak
  • Ordenagailua
  • Beldurrezko musika eta zezenketekin lotura duen musika (paso doblea adibidez)

-Erabiliko ditugun animalien argazkiak:


Galkatzea:



Laborategian animaliekin probak egitea:




Etxeko animaliak gaizki tratatzea:

Resultado de imagen de heridas en cuello perro












Zezenketetan  zezenak torturatzea:




Animaliei larrua kentzea:

cop4.jpgpeleteria_denuncias2.jpg