DEKALOGOA
-GAIA: Animalienganako tratu txarrak
1- XII. mendetik gaur arte, zezenen korridak indar handia izan dute gure lurraldean. Tradizioak jende asko erakarri izan du eta badaude batzuk gertaera hau, artea kontsideratzen dutenak. Baina ze puntutaraino da artea animalia baten bizitza bukatzen dugunean?
2- Animalia batzuen produktuak interes handikoak dira gaur egun gure merkatuan (bai haragiarengatik, azalarengatik eta baita animaliek sortzen dituzten produktuengatik ere). Animalia hauek produktuak etengabe eman ahal izateko, espazio oso txikietan sartzen dituzte, mugitzeko lekurik ere ez duten tokietan. Leku hauetan bizirik dirauten bitartean, hainbat produktu kimiko ematen zaizkie, beraien organismoan efektu egin eta produktua azkarrago sortu ahal izateko. Honen bitartez, animaliak modu natural batean emango lukeen produktuak baino askoz ere produktu gehiago ematea lortzen dute, edota haien gorputzak (edo gorputz-atalak) modu bizian handitzen dituzte; gero merkatuan saldu ahal izateko.
3-Animalien larru-azalak gaur egun gizartean duen balioa izugarria da, poltsak egiteko, txaketak, alfonbrak… baita beraien buruak sari bezala marko batean jartzeak ere. Animalia horiek hiltzea, harro egoteko arrazoia dela ematen du horrelakoetan.
4-Milaka espezie desagertu dira kontrolik gabeko ehizagatik eta beste horrenbeste ere arriskuan daude. Badira halaber, zenbait lege hau ekiditeko, baina oraindik zenbait lekutan ez dira betetzen.
5-Gizakiok apustuak egiteko animaliak erabiltzen ditugu maiz; oilarren arteko borrokak, idi probak… animaliak dopatuz beraien gaitasunak muturreraino iristeko. Horrela, animaliak hiltzeko arriskuan jartzen dira, baina besteei irabazteak besterik ez die axola.
6- Animaliak erakusketa modura erabiltzen dira, bai etxeetan, zoologikoetan… Batzuetan animalia horiek beraien bizi-lekutik harrapatuak izaten dira, besteak ordea jaiotzatik kaiolan bizitzera kondenatuak daude.
7- Askotan gizakiok animaliak gure irudia hobetzeko erabiltzen ditugu. Arrazoi honengatik, politena den txakurkumea erosten da, arraza garbikoa, eta benetan gure laguntza behar duten edo tratu txarrak jaso dituzten animaliak ez dira adoptatzen. Animaliak pentsatu gabe erosten edo adoptatzen ditugu, eta gero gure baldintzak aldatzen direnean (etxe txikiago bat, arazo ekonomikoak, umeak, txakurkumeak…) bi aldiz pentsatu gabe hauek kalean uzten ditugu, bazterturik. Zortea daukatenak beste familia batean bukatzen dute, baina asko eta asko kalean gelditzen dira hiltzen diren arte.
8- Industria kimikoak animaliak erabiltzen ditu ekoizten dituen produktuak (makillajea, gorputza zaintzeko produktuak, medikamentuak…) frogatzeko. Bereziki toxikotasun frogak egiten dituzte eta izugarrizko kalteak izan dezakete animalien organismoetan, heriotza eragin arte.
9- Gaur egun, estatu mailan animaliak babesten edota laguntzen dituzten elkarte ugari daude. Honelako organizazioek, bolondresen laguntza edota donazioak jasotzen dituzte aurrera jarraitzeko; gobernutik laguntzarik ez lortu arren. Beste aldetik, ordea, tradizioan oinarritutako ekitaldiek (adib. zezen korridak) diru-laguntza handiak jasotzen dituzte organizazio publikoetatik, interes kulturaleko jardunaldiak direla justifikatuz.
10- Lehen Hezkuntzako klaseetan haurrei animaliekiko maitasuna eta honek suposatzen dituen balioak transmititzen zaizkie. Hau egiteko, jarduera desberdinak planteatzen dira, non haurrek klaseko maskota bat duten eta astero batek zaindu egin behar duen. Hala ere, kontraesan bat suposatzen du ikastetxeetan animalien zainketarako balore horiek transmititzea eta gizartean balore horien kontrakoa ematea.
-Artefaktua nola egingo dugu:
Animaliekin barrabaskeria handiak egiten dira, hala nola, animaliei azala kentzea, zezenketetan zezenak torturatu eta hiltzea, laborategietan animaliekin frogak egitea, etxeko animaliak gaizki tratatzea eta zenbait animalia galkatzea edo gizentzea gizakiaren kontsumorako. Hau guztia salatzeko honako hau pentsatu dugu:
Aipatutako tratu txar bakoitzeko argazkiak internetetik hartu eta guk hori pertsonengan burutzea nolakoa izango litzatekeen irudikatuko dugu. Gure buruak makilatu eta jantziko ditugu egoera horien antzekoak izateko eta argazkiak aterako ditugu.
Horrez gain, gure artefaktua aurkezten dugun eguna baino lehenago, irakasle eskolako korridoreetan, animalien argazkiak eta gureak jarriko ditugu. Honekin, jendearen erantzunak eta jarrerak ikusi eta bideoz grabatuko ditugu; izan ere, gure helburua jendearengan inpaktua sortze da.
-Materiala:
- Argazki kamara/Bideo kamara
- latex likidoa
- animalien argazkiak
- Inbutu bat
- odol artifiziala
- Makillajea
- Kartulinak eta errotulagailuak
- Ordenagailua
- Beldurrezko musika eta zezenketekin lotura duen musika (paso doblea adibidez)
-Erabiliko ditugun animalien argazkiak:
Galkatzea:
Laborategian animaliekin probak egitea:
Etxeko animaliak gaizki tratatzea:
Zezenketetan zezenak torturatzea:
Animaliei larrua kentzea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina